XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZKAIKO INDUSTRI INJINADOREEN ELKARGO OFIZIALA AKORDIOA, 1990.eko urriaren 4ekoa, Industri Injinadoreen Kolegioko Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkurarena, Industri Injinadoreek euren profesioan dituzten gutxienezko alokairuei buruzkoa dena.

Industri Injinadoreek euren profesioan eskuratuko dituzten Gutxienezko Alokairuen Tarifak, urriaren 19ko 1998/1961 Dekretuz (61.10.25eko EBO) ezarri ziren, egun horrez geroztik izandako aldaketak ere jasota daudela; aldaketok, Bizkaiko Industri Injinadoreen Elkargo Ofizialean inskribatutako Industri Injinarodeei dagokienez, 86.10.24ean egindako Kolegioko Ezohizko Batzar Nagusian (86.11.07ko EHAAko 218. zk.) hartutako erabakian adierazten dira.

Eguneratze Koefizientea (EK) sartzen da Tarifa horietan; hirurteka, behintzat, berraztertuko duela, Industri Injeniadoreen Kolegioko Kontseilu Nagusiak, horiek duten balioa.

Koefiziente horrek indarra hartu zuenetik hiru urtetik gora igaro direnez, Industri Injinadoreen Kolegioko Kontseilu Nagusiaren Osoko Bilkurak, Eguneratze Koefizientea (EK: 1`2) aplikatzea onartu zuen 90.10.04ean egindako bileran; ondorioz, koefiziente murriztaileen taula, honela gelditzen da: Aurrekontua / Koefizientea

Koefiziente taula honek 1991.eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra Bizkaiko Industri Injinadoreen Elkargo Ofizialaren esparruan. Dekanoa, AGUSTIN ITURRIAGA.